Erro Koop kooperatiba 2008an sortu zen, helburu argi batekin: gure inguruko ondare kultural, natural eta gastronomikoari balioa ematea. Konpromisoz, hurbiltasunez eta bokazio publikoz lan egiten dugu turismoa dinamizatzeko proiektuetan, edukien diseinuan, bisita gidatuetan eta espazioen kudeaketan, hala nola turismo-bulegoetan, museoetan eta interpretazio-zentroetan.